Asteburuan lehiatu diren triatloi proba ezberdinetan parte hartu dute Lea-Artibaiko kirolariek, oraingoan ere emaitza bikainekin. Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko I. Duatloian eta Iruñeko Half IV. Triatloiaren (1.900m igeri – 85 Km bizikletan – 19,5 Km korrika) aurrean ibili dira Amandarri, Garraitz, Koaxi eta Alarabi taldeetako kirolariak.
Amandarri Triatloi Taldekoak Amorobieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko I. Duatloiko podiumean. Argazkia: Amandarri
Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko I. Duatloian bigarren postua eskuratuta podium gainera igo ziren Lekeitioko
Amandarri Triatloi Taldekoak. Triatlon Santander taldekoak irabazi zuten proba eta minutu biko aldeagaz gelditu ziren bigarren Amandarrikoak; 01.05.33 denbora egin zuten. Bestalde, Iruñera ere joan ziren taldeko sei lagun, eta proban parte hartu zuten 1.000 kirolarien artean 7.a izan zen
Haritz Garate Txurruka lekeitiarra.
04.04.14 denboran osatu zuen proba.
Iruñako Half IV. Triatloiaren podiumaren hurrean gelditu zen bai eta ere Lekeitioko Garraitz Triatloi Taldeko
Mireia Arrillaga Murelaga. Elite mailako emakumezkoen artean laugarren egitea lortu zuen
04:36:58 denboragaz.
Arrillagaren bikotea Egoitz Zalakain Erbiti 5.a izan zen elite-gizon mailan 04:01:42ko denbora eginez. Garraitz taldekoek azaldu dutenez, boxetan bizikleta bere lekuan jartzen aldagailua apurtu zuen, eta besterik ez zeukanez aldagailua finko jarri eta lanari ekin zion bardin gorantz edo beherantz. “Eta 5.a amaitu, txapela kentzekoa izan da”.
Mireia Arrillaga helmugara heltzen Iruñeako triatloian. Argazkia: Garraitz
Zornotzako taldekako duatloian bi taldeekin parte hartu zuten Garraitz A (kadeteak eta juniorra) eta B (maila ezberdinak). Garraitz A 8. geratu zen (01:11:51) eta B 19. (01:25:16).
Bestalde, 13. gelditu zen Iruñako Half IV. Triatloian
Zorion Kareaga Laka ( 04.08.22) Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeko kirolaria eta 20. eta 28. postuak eskuratu zituzten Ondarroako Koaxi taldeko
Nagore Elu Arantzamendik (05.21.35) eta
Arantza Burgoa Agirregomezkortak (05.28.04). Burgoa, gainera, lehenengoa izan zen bere kategorian.