Zapatuan [maiatzak 12] Lapuebla de Labarcako (Araba) estropadan lehiatu ziren Ondarroa eta Lekeitioko arraunlariak. Zehatz esateko, txikien mailako (neska zein mutil) eta kadete mailako (neska zein mutil) taldeek parte hartu zuten. Kadete mutiletan Isuntza izan zen irabazlea (7.55.19). Ondarroak ez zuen kadete mutiletan parte hartu.
EMAITZAK:
TXIKIAK (neskak):
- Tolosaldea: 4.15.43
- Isuntza (A): 4.25.54
- Ondarroa: 4.41.46
- Isuntza (B): 5.25.77
TXIKIAK (mutilak):
- Tolosaldea: 3.56.50
- Isuntza: 4.19.99
- Ondarroa: 4.41.47
- Elantxobe: 5.33.97
KADETEAK (neskak):
- Tolosaldea (A): 8.08.27
- Tolosaldea (B): 8.27.95
- Isuntza: 9.08.67
- Ondarroa: 9.27.67
KADETEAK (mutilak):
- Isuntza: 7.55.19
- Tolosaldea: 8.00.29
- Elantxobe: 8.02.36
Isuntza Arraun Elkarteko horrelako bidaiak egitearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. “Gazteek batel denboraldia amaituta daukate, baina honelako bidaiekin, herritik irten eta gazteei beste aukera batzuk eskaintzea bilatzen dugu; gustura egiten dugun lana da”. Aurrerantzean ere horrelako ekintzak egiten jarraituko dutela gaineratu dute.