Itsasoaren egoera txarra dela eta, asteburuan Lekeition lehiatu behar ziren trainerilla estropadak bertan behera geratu ziren. Zapatuko lehenengo tandako parte hartzaileak atera ziren estropada eremura, baina Bermeoko eta Isuntzako gazteen trainerillak hondoratu eta estropada etetea erabaki zuten antolatzaileek. Zierbanako trainerilla eta salbamenduko ontzien laguntzagaz onik atera ziren arraunlari guztiak. Jardunaldiak ez direla jokatuko esan dute Bizkaiko Arraun Federaziokoek.
Irudiak:Bermeo Arraun Argazkiak
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.