Mutrikuko Udalak
bi kartel lehiaketa abiarazi ditu: Malen Jaiak iragartzekoa eta Malen Txiki eguneko programako orrialdean agertuko dena. Malen Jaiak iragartzekoan edozein herritarrek parte hartu ahal badu ere, Malen Txiki egunerako kartel lehiaketan 16 urtetik beherako herritarrek parte hartu ahal dutela esan dute. Lanak aurkezteko
azken eguna ekainaren 13a da.
Baldintzak. Kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikurekin zerikusia eduki behar du, eta ezingo da beste herriren batean saritutako lanik izan.
Teknika eta koloreak libreak dira, eta lanak DIN A3 tamainako euskarrian aurkeztu beharko dira. “Kartela modu digitalean ere aurkeztu beharko da, JPEG formatuan eta gutxienez 300ppp-ko kalitatearekin. “Lanak egilearen
sinadurarik gabe aurkeztu beharko dira, eta gutunazal itxi batean egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia)”. Aurkezterakoan, zenbaki bat jarriko diote bai lanari eta baita ere gutunazalari.
Halaber, lelo edo ikur politikoak, homofoboak edo sexistak dituzten kartelak ez dituztela onartuko esan dute.
Kartelek eduki beharreko
testuak:
- (Kartel nagusia) Mutriku-Malen Jaiak 2018-Uztailaren 21etik 25era
- (Umeen eguneko orrialderako) Malen Jaiak 2018-Uztailak 23-Umeen eguna
Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Epaimahaia Arte Eskolako kideek osatuko dute.
Bi sari egogno dira: 300 euro (kartel nagusia) eta 100 euro (umeen egunekoa).