Espainiako Kick Light Txapelketan parte hartu zuen joan den astean Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko Fikri Sabri boxealariak, eta bigarren geratu zen. Elkar Sportekoek esan dutenez, Sabrik “borrokaldi oso gogorrak” egin zituen. Garaipena lortuta, pozik geratu dira bai Sabri eta baita ere Elkar Sporteko arduraduna.
Sabri, ezkerretik lehena, podiumean. Argazkia: Elkar Sport.
Sabri (eskuman) eta Elkar Sport gimnasioko arduraduna. Argazkia: Elkar Sport