Markina-Xemeingo Emeki koralak kontzertua eskainiko du zapatuan [maiatzak 19] Burgosko (Espainia) Santa Maria La Real elizan.
Errepertorio zabala eramango dute, hala nola euskal folkloreko abestiak eta gaztelaniazkoak abestuko dituzte, Castilla herrialdeko kanta batzuk esate baterako.
Zapatuan abiatuko da korala Burgosera eta arratsaldean soinu probak egitea dute asmoa. Iluntzean egongo den mezatan pare bat abesti eskaintzeko asmoa daukate, eta ondoren kontzertua bertan elizan.
Emeki korala Markina-Xemeingo Udalak antolatutako Aitortza eta Oroimena ekitaldian abesten.
Pianojoleagaz lagunduta abestu ohi du Emeki koralak, baina oraingoan taldea osatzen duten koralistak bakarrik arituko dira
Yolanda Loira zuzendariaren gidaritzapean, eta beraz, errepertorio guztia
“a capella” izango dela jakitera eman du Loirak.
Guztira, 12 bat kanta abestuko dituzte, euren artean bat ingelesez koreografiagaz lagunduta eta gorputz perkusio eta guzti.
Emeki koraleko koralista guztiak eta Yolanda Loira zuzendaria. Argazkia: Maialen Ibaibarriaga
Gaur egun
16 koralistak osatzen duten Emeki korala 2008an sortu zen Yolanda Loira zuzendariaren eskutik.
Ahots zurien koroa da, emakumeez osatua. Eta Euskal Herrian ohikoago bada ere erbestean gutxiagotan ematen den berezitasun hori ere eskaini nahi diote Burgosko entzulegoari.
Koralaren helburua urtean behin Euskal Herritik kanpo abestea dela azaldu du zuzendariak. Hala, Madriden eta LogroƱon egon dira, eta oraingoan Burgosera bidaiatuko dute.