ETX Kultur Elkarteak antolatuta, XIII. Mendi Ibilaldia egingo da
domekan [maiatzak 20] Etxebarria inguruetan zehar. Urtero bezala aukera bi eskainiko dituzte mendian asko dabiltzanak zein gutxiago dabiltzanak parte hartzeko aukera izateko:
25 kilometroko ibilbide luzea eta
7,5 kilometroko laburra.
Ibilaldi luzea aukeratzen dutenek
07:30ean izango dute irteera ordua Plazabarrin. Gutxi gorabehera ibilbidea 6 ordutan egiteko modukoa dela aurreratu dute antolatzaileek. Markiztik Mendibil lepora igoko dira hasteko, eta Urko eta Kalamua mendiak igo beharko dituzte ondoren.
X. Mendi Ibilaldiko parte hartzaileak. Argazkia: ETX
Ibilaldi laburrekoen irteera
10:00etan izango da leku beretik. Urbitxe, Etxarte, Arrixa, Ibergun eta Barendan zehar ibiliko dira, gutxi gorabehera 3 bat orduko ibilaldian.
Parte hartzea
doan izango dela jakitera eman dute antolatzaileek, eta izena irteera lekuan bertan eman behar dute mendizaleek. Aurten sari berezi bat ere emango diote ibilbidean zabor gehien batzen dituenari.
“Seinaleak egongo dira ibilbidea erraz egiteko, eta dutxatzeko aukera ere edukiko dute parte hartzaileek amaieran”. Hornidura gune bat jarriko dute ibilbidean, eta amaieran ere mokadutxoa eskainiko dute.