Isuntza Arraun Elkarteko batzar orokorra egingo da zapatuan [maiatzak 19] Ekaitz elkartean. Aurretik baina, 09:30ean lehen deialdian eta 10:00etan 2.deialdian, Ekaitz Txokoko Batzar nagusia egingo dute.
Ekaitz txokoko batzarraren ostean, Isuntza Arrun Elkarteko bazkideen batzar orokorra egingo da, eta bertan, 2017ko kontuen itxiera onartu, 2018eko aurrekontua aurkeztu eta onartu eta kirol plangintza azalduko dutela jakitera eman dute Isuntzako zuzendaritza batzordeko kideek. Arraul Elkarteko batzarraren lehen deialdia
11:00etan da eta bigarrena
11:30ean.
Batzarrean parte hartzeko deia luzatu diete Isuntza Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak bazkideei.