Interneten Nazioarteko Eguna da gaur [maiatzak 17]. Eta PuntuEUS Fundazioak Euskarazko Internet Eguneko ekitaldia egin du Miramon Parke Teknologikoan. Ekitaldi horretan Munitibarrek eta Aulestik aipamen berezia jaso dute. Munitibar herriko webguneetan
euskara gehien duen herria da. Aulesti, ostera, herriko webguneen artean .eus
domeinu gehien dituena. Aurten hirugarren urtez egin da ekitaldia.
Ekitaldian izan dira Mikel Antsotegi Aulestiko alkatea eta Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkatea.
Antsotegi eta Goikoetxea, ekitaldian parte hartzen. Argazkia: Uema
Aulestiko eta Munitibarko ordezkariek jaso duten diploma eta oparia. Argazkia: Uema