Bizkaiko Gimnastika Erritmikoko finalak jokatuko dituzte Markina-Xemeingo gimnastikalariek zapatuan [maiatzak 19] Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian. Markina-Xemeingo Gimnastika Erritmikoko
bost talde sailkatu dira finaletarako: benjamin mailako talde bat, alebin mailako bi, kadeteak eta txikiak.
Goizean izango dituzte finaletako erakustaldiak alebinek eta txikiek, eta arratsaldean aterako dira jendaurrera kadeteak eta benjaminak.
Maila onean ibili dira taldeak. Kadeteak lehenengo postuan sailkatu dira finaletarako eta txikiak bigarren. Alebinak, berriz, bosgarren eta bederatzigarren postuetan egin dute aurrera eta benjaminak ere bederatzigarrenak izan dira.
10:00etan hasiko dira erakustaldiak.