Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Txapelketa amaierara heltzen ari da. 8. jardunaldia jokatuko dute zapatuan [maiatzak 19] Azpeitiko Garmendipe bolatokian, eta lehia bizi bizirik dago. Sailkapen orokorrean txirlo bakarraren aldea dago lehenengo bien artean; San Migelko
Unai Loiola elgoibartarrak 33 txirlo ditu eta Floreagako
Gorka Etxaniz azkoitiarrak 32 txirlo. San Migelko
Xabier Loiola doa hirugarren 27 txirlogaz.
San Migelen jokatu zen 7. jaurtialdia. Argazkia: Mikel Urkia
Lea-Artibaiko bolariak ere maila handia erakusten ari dira txapelketa honetan. Joan den asteburuan Elgoibarko San Migel bolatokian jokatu zen norgehiagokan 3. postuan gelditu zen
Mateo Guenaga 4 txirlogaz eta
Mikel Urkiak 5. postua lortu zuen 3 txirlogaz. Elgoibarko saioan 40 bolari aritu ziren, eta Unai Loiola (San Migel) nagusitu zen 5 txirlo jaurtita.
Mikel Urkia bola jaurtitzen. Argazkia: Mikel Urkia
Asteburu honetako jaurtialdia ere
17:00etan hasiko da, eta sei sari egongo dira.