Domekan [maiatzak 20] gimnastika erritimikoko Euskadiko Txapelketa jokatu zen Leioan. Eta horretan parte hartu zuten Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak eta Enara Bilbao ondarrutarrak. Aranbarrik Nahia Arguiz eskoritzarragaz osatu zuen bakarkako taldea, eta bigarren postua eskuratu zuten.
Modalitatea horretan, Gasteizko Beti Aurrera taldea geratu zen lehen postuan, eta Tolosa hirugarren. Lehenengo bi postuetako taldeek ekainaren bukaeran Zaragozan ospatuko den
Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute. Hala, Aranbarri Espainiakoan lehiatuko da.
Aranbarri eta Arguiz, podiumean. Argazkia: Txabi Aranbarri
Aranbarrik, gainera, Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi zuen duela bi aste. Markina-xemeindarra aurten hasi da federatuen gorengo mailan bakarkako lehiaketetan parte hartzen. Hori kotuan edukita, markina-xemeindarra “denboraldi bikaina” egiten ari dela esan dute.
Espainiako txapelketa jokatu aurretik,
ekainaren 17an Markina-Xemeinen gimnastika erritmikoko erakustaldia egingo dute, eta horretan ere parte hartuko du Aranbarrik.
Alaitz Aranbarri eta Nahia Arguiz. Argazkia: Txabi Aranbarri