Hirigintza inklusiboa aztertzeko ibilaldi parte hartzaile bat antolatu du Lekeitioko Udalak
Udalerrian kontuan hartu beharreko arazo, beharrizan eta balizko irtenbideei buruzko erradiografia osatu nahi du Lekeitioko Udalak HAPO hiri antolamendu plan orokorraren barneratzeko, eta horretarako, Lekeitioko hirigintza inklusiboa aztertzeko ibilaldi parte hartzaile bat antolatu dute herrian zehar.
“Ibilbide honegaz, azken hilabeteetan Lekeition egindako HAPOaren elkarrizketa eta inkesta ezberdinei jarraipena ematea bilatzen da, Lekeitio bere herritarren beharrizanetara gehiago hurbiltzeko helburuagaz”, azaldu dute.
Eguenean [maiatzak 24] egingo da ibilaldia eta nahi duen herritar orok parte hartu ahal izango du. 18:00etan jarri dute hitzordua, Eskolapean.