Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren azkenaurreko saioa jokatu zen zapatuan [maiatzak 19] Azpeitiko Garmendipeko bolatokian. Guztira 48 bolarik parte hartu zuten jaurtialdian eta 9 txirlogaz irabazlea San Andresko Iñaki Burunza izan zen. Lehenengo seiren artean gelditu zen Lasturko taldeagaz jokatzen ari den
Jesus Mendibe. Gorozikan bizi den bolibartarrak bigarren egin zuen txirlo kopuru bera botata. Hirugarrena, ostera, San Migelko Angel Ibarluzea izan zen.
Emaitzagaz “pozik” gelditu zen Mendibe, eta besoak altzatuta ospatu zuen bigarren postua.
Jesus Mendibe bola jaurtitzen. Argazkia: Mikel Urkia Zuloaga
Jesus Mendibe besoak altzatuta, ospatzen. Argazkia: Mikel Urkiz Zuloaga
8. jaurtialdiaren sailkapena horrela geratu zen:
- Iñaki Burunza (San Andres) 9 txirlo
- Jesus Mendibe (Lastur) 9 txirlo
- Angel Ibarluzea (San Migel) 9 txirlo
- Bittor Astigarraga (Asola Berri) 8 txirlo
- Xabier Loiola (San Migel) 8 txirlo
- Yarisa Caballero (Garmendipe) 7 txirlo
Datorren zapatuan [maiatzak 26] jokatuko da
azken saioa Azkoitiko Floreagako bolatokian, 17:00etan, eta txapelketa txapelketa oraindik erabakitzear dago. 8. jaurtialdiak ez du ekarri aldaketarik sailkapen orokorrean, eta beraz, txirlo bakarreko aldeagaz jarraitzen dute lehen hiru postuetan San Migelko
Unai Loiolak (36 txirlo), Floreagako
Gorka Etxanizek (35 txirlo) eta San Migelko
Xabier Loiolak (35 txirlo).