Zabalik dago Zapato Azuleko 21. Kamiseta Azokan izena emateko epea
Ekainaren 30ean ospatuko dira 21. Zapato Azule eta Euskal Herriko 21. Kamiseta Azoka, Ondarroan. Azken horretan parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izena eman ahal dute. Horretarako, telefonoz deitu (94-613 43 53 edo 685 76 97 83) edo posta elektronikoa idatzi ahal dute (luterl@outlook.com). Telefonoz deitzerakoan, hartzen ez badute mezua uzteko esan dute.
Urtero legez, Kamiseta Azoka Latxanbre plazan egingo da, 11:00etatik 15:00etara, Zubi Zaharraren ondoan; erakusmahaiak 10:00etatik 11:00etara montatu ahalko dira.
Sariak. Azokan parte hartzen duten kamiseta guztien artean, Kamiseta Azokako onena eta Ondarroako kamiseta onena sarituko dituzte. Halaber, sariak azokako partaideek emandako botoekin aukeratuko direla gogorarazi dute.