Sanjoanetako danborrada prestatzeko saioekin hasiko dira aulestiarrak
Zapatu honetatik [maiatzak 26] aurrera, zapaturo, 18:30ean batuko dira frontoian.
Lehen entsegua hasi aurretik, baina, danborra eta jaka hartzera hurreratu beharko dira udaletxera, 16:30etik 18:00etara bitartean. Parte hartzaileei jakak eta tanborrak konpontzeko 5 euro ordaindu edo kontutik kenduko dizkietela jakitera eman dute.
Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, bi urterik behin egiten dute tanborrada, eta H.Hko 2. urtetik aurrera, edozeinek parte hartu dezake. Jaietako domekan, arratsaldez egiten dute tanborrada, beraz, aurten ekainaren 24an izango da.