Erabakitzeko eskubidearen inguruko mahai ingurua antolatuko du Lekeitioko EH Bilduk datorren
martitzenean [maiatzak 29] Lekeitioko kultur etxean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko hiru ekimenetako ordezkariak parte hartuko dute solasaldian: Gure Esku Dago, ANC eta Independentistak.
“Aspaldiko aldarrikapena dugu euskaldunok erabakitzeko eskubidea. Eta aspalditik diogu
bide demokratikoetatik abiatuz gauzatu behar dela. Estatu bien borondate politiko-militarrak ostera, ukatu egiten digute edozein bitarteko antidemokratiko erabiliz”, adierazi dute.
Erabaklik eguna Lekeition. Argazkia: Lekeitioko Gure Esku Dago
Euskaldunak estatuen ukazioaren
gordintasuna pairatu izan dutela diote, eta hala izango dela aurrerantzean ere. “Berdintsu ari dira pairatzen gure lagun katalanak azken sasoian. Bai katalanak baita euskaldunok ere baina, ez gaude prest belaunikatzeko eta tinko eutsiko diegu estatuen erasoei zilegitasun osoaren jabe gara eta”.
Zentzu horretan, ekarpena egin nahirik, antolatu dute mahai ingurua, eta bide batez GEDk ekainaren 10ean deitutako giza katerai begira ere “euren aletxoa” eskaini nahi dutela aitatu dute. “Herritar guzti-guztiak, independentistak izan ala ez,
animatu nahi ditugu mobilizazio erraldoi horretan esku hartu dezaten. Kargutu gaitezen jokoan ez dagoela proiektu politiko jakin bat, baizik eta demokraziaren oinarrizko printzipioak”.
19:00etan hasiko da mahai ingurua.