Josune Aramendi eta 'Aitxulua' Udazkeneko Faserako sailkatu dira

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko azken saioa ospatu zen zapatuan Abadiñon. Hamahiru saioak eginda, Udazkeneko Faserako puntuazioz zeintzuk sailkatu diren zehaztu da. 30 bertsolari ariko dira Udazkeneko Fasean, tartean Josune Aramendi Perez markina-xemeindarra eta Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua etxebarritarra. Puntuazioz, Aramendi bigarren geratu da Udabarriko Fasean, eta Aitxulua hemeretzigarren.
Zapatuko saioan aritu ziren bertsolariak. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Zapatuko saioan aritu ziren bertsolariak. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Hamahirugarren saio horretan parte hartu zuen Eneko Arrate Sololuze markina-xemeindarrak ere, eta 152 puntugaz hirugarren geratu bazen ere, ez du Udazkeneko Faserako sailkatzea lortu. 2014ko txapelketetako finalistek zuzenean Udazkeneko Fasean sartzeko aukera zuten. Hala, Oihana Bartra Arenas izango da zuzenean Udazkeneko Fasean sartuko dena. Gainerako 29 bertsolariak Udabarriko Fasean lortutako puntuazioen arabera sailkatu dira. Horiei 2016ko finalistak gehitu behar zaizkie. Izan ere, horiek zuzenean Udazkeneko Faseko finalaurrekoetan sartuko dira. Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarra eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra dira horietako bi. Hemen Udazkeneko Fasean ariko direnen zerrenda:
  1. Oihana Bartra Arenas ()
  2. Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño)
  3. Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
  4. Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)
  5. Peru Vidal Gurrutxaga (Plentzia)
  6. Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
  7. Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  8. Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (Iurreta)
  9. Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo)
  10. Asier Galarza Garai (Muxika)
  11. Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo)
  12. Imanol Uria Albizuri (Algorta)
  13. Inazio Vidal Gurrutxaga (Plentzia)
  14. Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)
  15. Ander Ucelay Aristi (Bilbo)
  16. Joseba Barandiaran Andueza (Legazpi)
  17. Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
  18. Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
  19. Itxaso Paia Ruiz (Algorta)
  20. Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua (Etxebarria)
  21. Arkaitz Zipitria Mendizabal
  22. Unai Mendiburu Valor
  23. Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
  24. Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
  25. Asier Alcedo Cano (Portugalete)
  26. Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
  27. Iker Apriaz Solaguren (Atxondo)
  28. Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo ()
  29. Ion Barrocal Besga (Bilbo)
  30. Paule Ixiar Loizaga (Sopela)