Ekainaren 1ean, alegia, barikuan hasita, irailaren 30era arte iraungo du Bizkaiko hondartzen denboraldiak. Eta Bizkaiko Foru AldundiakĀ denboraldiaren aurkezpena egin du, urtero egin ohi duen modura. Jakitera eman dutenez, aurten 273 pertsona ariko dira Bizkaiko hondartzetan lanean;
154 sorosle, 30 hondartzain eta 89 garbitzaile. Horrez gain, aurtengo denboraldiak
5,7 milioi euroko aurrekontua edukiko duela aurreratu dute.
Egunero 88 sorosle ariko dira lanean 24 sorospen postutan. Horrela egongo dira banatuta: La Arena (7), Areeta (2), Ereaga (5), Arrigunaga (4); Gorrondatxe (3), Barinatxe (5), Arriatera-Atxabiribil (7), Muriola (2), Plentzia (4), Gorliz (6), Armintza (2), Bakio (7), Aritzatxu (2), Laidatxu (2), San Antonio (3), ToƱa (2), Laida (6), Laga (4), Ea (2), 2, Ogella (2), Isuntza (3), Karraspio (5), Arrigorri (2) eta beste pertsona bat erreten gisa.
Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Halaber,
erreskaterako erabiliko duten
materiala hondartzen ezaugarrien araberakoa izango dela esan dute. Ondoko materiala edukiko dute eskuragarri: 4 salbamendu ontzi, ordezko zortzi ontzi (Bilbo, Getxo, Bermeo eta Ondarroako biltegietan), uretako 4 motor eta ordezko beste 5, 3 quad eta eta erreskaterako 9 buggy (bi elektrikoak), hiru ibilgailu, 7 turismo elektrikoz, hibridoz eta gas-turismoz osatutako flota ekologikoa koordinatzaileentzat, 14 zaintza dorre, 40 desfibrilagailu erdiautomatiko, 30 glukometro, 40 pultsioximetro, 40 inmobilizazio esku ohe eta bihotz biriketako bizkortzerako 30 neurgailu. Horrez gain, sorosleek olatu ontzi bat (
wave board) ere edukiko dute. “Horri esker, ur motor bati plataforma bat akoplatzen zaio eta edukiera handiagoa duen 5 metro luzeko ontzi bihurtuko da”.
Hondartzainak 10:00etatik 20:00etara egongo dira. Eta
Freskatzeko eremuak ur ertzean ipiniko dituzten bi banderarekin balizatuko dituzte. “Bandera gorria dagoenean jartzen dira erabiltzaileak uretara sartu ahal izateko, hondoa ukitzen den eremutik urrundu gabe, betiere”.
Ume Galduak eskumuturreko zerbitzuak ere bere horretan jarraituko duela esan dute. “Horren helburua da hondartzetan galtzen diren zortzi urtetik beherako umeak identifikatuta egotea”.
Hondartza denontzat programa uztailean eta abuztuan (11:15etik 18:45era) egongo da, ondoko herri/hondartzetan: Ereaga, Plentzia, Gorliz, Laidatxu, Lekeitio eta Ondarroa.
Oro har,
Bizkaiko hondartzek balorazio ona edukitzen dutela gogorarazi du Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalak Zaintzeko diputatuak; 10etik 7,85 puntuko batazbestekoa edukitzen dute. Ondoen baloratuta dauden zerbitzuak segurtasuna (8.68) eta garbiketa direla esan du (7,93). “Kalitate estandar horiek mantendu nahi ditugu, eta ahal den neurrian, hobetu”.