Kalekak boluntario talde bat sortu nahi du
uztailaren 19tik 22ra ospatuko den
29. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian sortuko diren koordinazio lanetan esku hartzeko. Laguntzeko prest daudenek
ekainaren 3ra arte eman dezakete izena.
Egin beharreko
lanak hauek izango dira: gonbidatutako konpainiei laguntzea, espazioak prestatzea, parte hartzaile eta publikoa kudeatzea, muntaketan laguntzea eta materiala zaintzea, ekintzetan laguntasuna ematea eta jaialdiari buruzko informazioa ematea.
Boluntario modura parte hartzeko
18 urte baino gehiago eduki behar dira. Boluntario programan parte hartzea, “jendea ezagutzeko, gaur eguneko sorkuntzaren munduan barneratzeko eta esperientzia profesionala jasotzeko aukera paregabea” dela adierazi dute.