Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak jardunaldi erabakigarria edukiko du asteburuan, Bizkaiko Herriarteko Txapelketan aurrera egin ahal izateko. Joan den asteburuan 2 eta 1 irabazita, final laurdenetako bueltako partidua jokatuko du Dimaren kontra
zapatuan [ekainak 2],
Markina-Xemeingo frontoian eta partidu gogorrak izango direla aurreratu du Pello Urionabarrenetxea taldeko entrenatzaileak. “Markina-Xemeinen erabakiko da eta zeinek egingo duen aurrera”.
Diman 2-1 irabazi izana abantaila dela dio Urionabarrenetxeak, baina emaitza estua dela ikusten du, “ez dago ezer erabakita”. Diman jokatu zuten pilotari berberak aterako dira Markina-Xemeingo kantxara. Kadeteen mailan
Ibarloza eta Egurrola, gazte mailan
Agirreamalloa eta Malasetxebarria eta nagusietan
Albizu eta Pujana. Diman jokatu zuten joaneko jardunaldian irabazi egin zuten gazte eta nagusien mailetan eta kadeteetan galdu. “Gure kadeteak gaztetxoak dira. Ibarlozak gazte mailan jokatzen du eta maila honetako aurkariak bi urte zaharragoak dira. Adin hauetan tarte hori nabari egiten da”, azaldu du entrenatzaileak.
Markina-Xemeingo Taldeko pilotariak Diman jokatutako partidua. Argazkia: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea
Dimakoak atzean gelditzen ez badira ere, Markina-Xemeingo Taldeak bikote ona dauka gazte mailan. Nagusietan, berriz, lehia handiaren ondoren gailendu ziren Albizu eta Pujana. 22 eta 19 irabazi zuten. Beraz,
borroka handia egongo dela uste du Urionabarrenetxeak, eta tanto guztiak garrantzitsuak izango direla dio. “Ez da erraz egongo. Herriartekoan urduritasun gehiago egotenda, tentsioa nabaritzen da giroan”.
Hori dela eta, esku pilota zale eta herritar guztiak oro har, animatzera gonbidatu ditu taldeak.
16:30ak inguruan hasiko da lehia.
Markina-Xemeingo Taldeak aurrera eginez gero, asteburu honetan bai eta ere erabakiko den Lea Ibarra Motrollo eta Zeanuriren arteko norgehiagokatik garaile ateratzen denaren kontra lehiatuko luke hurrengo. Partida
gogorra izango du baita Munitibarrek. 2 eta 1 galdu zuten joan den asteburuan, eta aurrera egitea ez dute erraz edukiko.
Lea Ibarrako taldeak etxean jokatuko dut, Munitibarren, 17:00etan, hala ere irabaztea gaitz ikusten du Unai Iglesias entrenatzaileak. «Zeanuri faboritoetako bat da, talde oso gogorra». Kadeteetan
Enbeita eta Beitia pilotariek jokatuko dute, gazte mailan
Okamikak eta Anituak eta nagusietan
Zugadik eta Uriondok.