Inoiz plazaratu gabeko zaldiek ikuskizuna eskaini dute, beste urte batez, Bolibarko probalekuan. Zapatuan [maiatzak 26] hiru zaldiren arteko demaz gozatu zuten bertaratutakoek; Aulestiko Aitor Alzaaren
Defi, Ondarroako Iñaki Harategiko
Malon de Lauzirika eta Zumaiako Talaia Jatetxeko
Ranbo izan ziren arratsaldeko protagonistak.
Egurrarekin egindako zaldi buruetako bat.
Argazkia: Kanpape Taberna.
500 euro, garaikur berezia eta ardo botila batekin saritu zuten txapelduna. Bigarren sailkatua Alzaaren zaldia izan zen, eta 450 euro eta ardo botila irabazi zituen eta hirugarrenarenak 400 euro eta ardo botila.
Litxurdixo eta Laja trikitilariek lagunduta, giro ona izan zuten, eta batik bat arratsalde eta iluntze partean jende asko batu zen. Gainera, aurten
egurrezko irudien erakustaldia izan dute. Stihl-eko taldekideek bi zaldi buru, arranoa eta indiar bat irudikatu zituzten, ikusleak aho zabalik utziz.
Bestalde, askotariko produktuekin beteriko eskorga eta Kanpape tabernan bi lagunentzako afaria zozkatu zituzten. Eskorgaren zenbaki sariduna (2.374) arratsaldean bertan saldu zuten; bolibartar bati egokitu zitzaion, eta jan-edanaz gain, Mendatako Artape Jatetxean bi pertsonentzako afaria, asteburuko egonaldia eta Goenaga harategian 30 euroko bonua jaso zituen. Kanpapeko afariaren zenbaki sariduna (1.346), ordea, Goenaga harategiko mutrikuar bezero bati saldutakoa da.
Arratsaldean, eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen inoiz plazaratu gabeko zaldien erakustaldira.
Argazkia: Kanpape Taberna.