Maialen Aldazabal (Berriatua) eta Eneritz Lizardi (Mutriku) izan dira Nesken Xistera Zirkuitoko lehen jardunaldiko irabazleak, Maite Ortiz de Mendibil (Hondarribia) eta Naroa Merino (Donostia) 2-0 mendean hartuta. Jokatutako bi jokoetan nagusi izan ziren Aldazabal eta Lizardi, baina garaipena lortzea ez zuten erraza izan.
Cabanillasen jokatu den Nesken Xistera Zirkuituko parte hartzaileak. Argazkia: Xistera
Tanto bakarreko aldeagaz gailendu ziren lehen partida polit eta emozioz beterikoan, 15-14 irabazi zuten. Bigarren norgehiagoka ere oso
lehiatua izan zen, eta lehen jokoan baino alde handiagoa atera baldin bazuten ere, pareko ibili ziren bi bikoteak. Bigarren partidua 15 eta 12 irabazi zuten Berritukoak eta Mutrikukoak.
Nesken Xistera Zirkuitua Cabanillasen hasi da, eta
bi eguneko jarduna izan da. Txapelketako partidez gain, topaketa ere egin da eta kinielak ere jokatu dira bere baitan. Adin ezberdinetako 35 pilotari aritu dira jokoan, umeetatik helduetaraino. Zaleek emandako erantzuna ere bikaina izan da, eta bi egunetan harmailak bete egin dira. Hurrengo jardunaldia
Markina-Xemeinen izango da
ekainaren 16an.