V. Pasai Donibane Geltoki Motor sprint mailako triatloia lehiatu zen zapatuan [ekainak 2]. Euskal Herriko zirkuituko 3. triatloi puntuagarrian ere emaitza onak lortu dituzte Lea-Artibaiko kirolariek.
Lekeitioko
Amandarri Triatloi Taldeko sei triatletak parte hartu zuten norgehiagokan eta oraingoan gizonezkoen taldekako bigarren postua eskuratu dute. “Oso pozik gaude emaitzagaz”, adierazi dute. Haritz Garatek, gainera, lehen hamarren artean sartzea lortu zuen; 9.a helmugaratu zen.
Pasai Donibaneko triatloian parte hartu duten Amandarriko triatletak. Argazkia: Amandarri
Garraitz Triatloi Taldeko bederatzi kidek ere parte-hartu zuten Pasaiko triatloian, eta oraingoan ere Mireia Arrillaga 4.a izan zen emakumeetan. 01.20 denbora behar izan zuen proba amaitzeko. Bestalde, Antxon Goita lehenengoa izan zen kadete mutiletan proba 01.17 denboran osatuta, eta Aratz Aizpuruak 3. egin zuen mutiletan 01.14 denbora eginda.
Proba bikaina egin zuten Ondarroako
Koaxi Triatloi Taldeko neskek ere. Bigarren talde onena izategaz gainera, lehen hamar emakumeen artean sartu zen helmugara Ioana Osa. 1:25:05 denbora eginez 9. gelditu zen kirolari ondarrutarra. Bere taldekide Arantza Burgoak eta Nagore Eluk ere postu bikainak lortu zituzten; 16. geratu zen Burgoa (1.31.52) eta 17. Elu (1.32.12).
Alba Mendazona podium gainean. Argazkia: Garraitz TT
Horrez gain, Garraitz taldeko
Alba Mendazonak Cabezon de la Sal herriko (Kantabria, Espainia) Los 10.000 del soplao proban parte-hartu zuen, 115 kilometroko txirrindu proban, eta podium gainera igo zen 2. postua lortuta.