Ia 400 ume, gazte eta nagusik egin dute aurten Berakruz Ikastolak antolatutako Binke Trail martxa. Euriaren mehatxua bazegoen ere, ateri eutsi zuen eguraldiak eta beraz, giro onean egin ahal izan zuten parte hartzaileek ibilbidea.
Helmugara heltzen lehenak izan ziren hirugarren Binke Trail martxako parte hartzaileak.
Bi ibilbide egon ziren aukeran, 6 kilometroko ibilbide laburra eta 11 kilometro eta erdiko luzea, eta espero bezala laburrekoak izan ziren Zelaiko beheko parteko helmugara heltzen lehenengoak. Aringa-aringa heldu ziren lehen gaztetxoak, eta apurka-apurka eta lasaiago beste ibiltari guztiak.
Martxa luzea aringa-aringa ere egin zuten zortzi korrikalarik, eta horien atzetik heltzen joan ziren bai eta ibilbide luzeko ibiltariak ere.
Freskagarriak eta gosea asetzeko mokadutxoak eduki zituzten guztiek helmugan zain, egindako ahaleginaren ordain.