Amaitu dira 2018ko Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketa eta Lehendakari Txapelketa. 51 bolarik parte hartu zuten kanporaketetan eta txapelduna Lasturreko Roman Arrizabalaga izan da. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan Xabier Loiola (San Migel), Juantxo Jimenez (Bergara) eta Jabier Osoro (San Migel gelditu dira hurrenez hurren.
Jabier Osoro 2017ko Lehendakari Txapelketako irabazlea, Roman Arrizabalaga 2018ko txapelduna eta Mikel Urkia Zuloaga.
Txapelketari amaiera emateko 61 bolazale batu ziren Bolari Egunean bazkaritan, eta bi omenduez gain 15 urtez lehendakari izan den Anjel Ibarluzea omendu zuten, bola jokoari eskaini dion guztia eskertzeko. Mikel Urkia Zuloaga Markina-Xemeingo bizilagunak hartu du orain kargua.
2018ko saridunak Bolari Egunean. Argazkia: Mikel Urkia Zuloaga