Errenteria auzoan egingo dute bihar, Gernikako Duatloi Txikia
Errenteria auzoan egingo dute, lehenengoz, Gernika-Lumoko Duatloi Txikia. Auzoetara ekintzak zabaldu, eta bide batez, herrigunean ibilgailuen zirkulazioan eragiten dituen oztopoak ekidin asmoz, Uharte Kalean egin- go dute bihar proba. 16:30ean hasi eta...
Auzoei duten garrantzia eman nahi dietela azpimarratu dute Gernika Atletismo Taldearen ordezkariek: «Auzoetan gauzak antolatzea, orain arteko ekintzez gain, bestelako ekitaldiak egitea garrantzitsua dela uste dugu».
Era berean, kirola sustatzeagaz batera, Gernika ATren helburu nagusietako bat kirolean eta aisialdian herritarrei alternatiba bat eskaintzea dela gogora ekarri dute.
Momentuz, 140 bat ikaslek izena eman dute, baina parte hartu gura dutenek oraindik izena emateko aukera dute. Horretarako, Kirol Patronatura (Santanape kiroldegia) bertaratu edo deitu behar da: 94-627 00 45. Gainera, bihar 16:00etatik aurrera ere izena eman ahalko da.
Gernika-Lumoko Udalak 300 bat umek parte hartzea espero dutela adierazi du.
20-25 boluntario ariko dira probaren antolakuntzan eta kudeaketan. Antolatzaileek inguruko bizilagunei eskatu diete probak iraun bitartean ibilgailuekin euren lana ez oztopatzeko eta ahal duten guztian laguntzeko eta euren lana errazteko.
Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Gernikako Atletismo Taldeak elkarnalean prestatu dute duatloi txikia. Horretarako, Allende Salazar, Mertzede, San Fidel, Seber Altube eta Barrutia ikastetxeen laguntza eduki du.