Internet bidezko
Ekologikoak dendak Mis deliciosas cenas veggie errezeta beganoen laugarren
ebook-a argitaratu du. “Aurretik argitaratu ditugun liburuek (
Cinco cenas veganas,
Postres NavideƱos saludables eta
Cinco recetas Detox) arrakasta eduki dute, eta Marketaren errezetek sare sozialetan daukaten arrakasta ikusita,
Ekologikoak osatzen dugunok beste ebook landuago bat argitaratzea erabaki dugu”. Argitalpen berri honetan
30 errezeta begano bildu dituzte. “Errezeta bakoitzean truko bat sartu dugu, jendeari
sukaldean aritzeko erraztasunak eman eta
denbora aurrezten laguntzeko“. Liburua jaki osasuntsu eta nutritiboak azkar prestatu nahi dituzten guztiei zuzenduta dagoela esan dute.
Liburua
hilabete askoko lanaren fruitua dela esan dute. “Jaki osasuntsuak prestatzea nire pasioa da, eta hortik sortu da liburua. Horrez gain, behar pertsonal bat ere bazen”, esan du Marketa Kadlecova Nutrizio aholkulari eta blogariak.
Errezeta guztiak %100 begetalak dira. Izan ere, Kadlecovak dio begetalak direla afaltzeko elikagairik onenak. Hala, liburuan bildu ditu berdura krema, pasta, hamburgesak, askotariko entsaladak, kurria, kuskusa eta beste jaki asko eta askogaz egindako errezetak.
Laster beteko da urtebete
Kadlecovak bloga zabaldu zuenetik. Atari digital horretan sukaldearen eta bizimodu osasuntsu bat edukitzeko txokoa dauka, eta errezeta asko eta asko argitaratzeaz gain, jaki osasuntsuak prestatzeko eta ingurugiroagaz errespetuz jokatzeko aholkuak ere biltzen ditu. “
Blog-ean errezetak jasotzen baditu ere, liburuekin jendearen arreta erakartzea lortu du. Izan ere, jendeak aste osoko afariak ondo antolatzeko baliagarria bilatzen dute”.