Abereak erakusteko ez ezik, tratuak egiteko hitzordua ere izan da Etxebarriko VII. Ganadu Azoka
[zuzenean ARGAZKI GALERIAra JOAN]
Izatez, azoka animaliak erakusteko egiten dela esan dute, baina traturen bat edo beste ere egiten dela. “Tratua egin dutenek 14:00etatik (azoka amaitu eta gero) eramaten dituzte animaliak, ordura arte erakuskeko daude eta”. Tratu gehienak lehen orduan egin dira, batik bat zaldiekin. “Behorrekin tratu gutxi egin dira, baina zaldiekin pare batek egin dute”.[zuzenean ARGAZKI GALERIAra JOAN]
Tarteren baten euria egin badu ere, nahikoa goiz polita egon da, eta musikagaz lagunduta, asko izan dira txosnaren aldamenean ipinitako mahaietan jarri eta tragotxoa eta mokadutxoa hartu dutenak. Aurten, gainera, txosnako mugimendua arintzeko ordainketa egiteko bestelako sistema erabili dutela azaldu dute. “Sukaldean daudenak eta zerbitzariak lasaiago ibiltzeko, ordainketak egiteko gune bat ipini dugu, eta zerbitzatzeko beste bat”. Han lanean zeudenek “jende mugimendu handia” zegoela esan dute.