Arrakastatsua izan da Mutrikun egin duten ardiei ilea mozteko erakustaldia
[zuzenean ARGAZKI GALERIAra JOAN]
Azalpenetan gauza bitxiak ere kontatu ditu. Esaterako, ardiei ilea mozten dietenek esku leunak edukitzen dituztela esan du. “Ardien ileak dituen propietateetako batek leuntasuna ematen du”. Halaber, ilea moztu eta gero ardien usaina aldatu egiten dela esan du. “Beraz, ilea moztu eta minutu gutxira normala izaten da artaldean borroka txikiak gertatzea; hierarkia berriro ezarri behar izaten da”. Gaur egun artilea ez dela asko erabiltzen esan du, eta nahi zuenak artilea etxera eraman ahal zuela esan du. “Asko jota, artzainak besarkada emango dizue”. Ile-mozketa hain da teknikoa ze, artilea pieza bakar baten geratzen da.