Lea-Artibaiko Ernaik eguenerako [ekainak 14] deitu du mobilizazioa. Utzi bakean euskal gazteria, ALTSASUKOAK ASKE! lelopean, manifestazioa 19:00etan abiatuko da, Alamedatik. Herritarrei ekintzan parte hartzeko deia egin diete.
BIDEOA:Lea-Artibaiko Ernaik Oletako jaietan egindako ekintza
Azaldu dutenez, manifestazioa “hasiera hasieratik goitik behera diseinatu egon den muntaiari” erantzuteko dela esan dute. “Espainiako Auzitegi Nazionalaren sententziak muntai polizial, judizial eta mediatikoak eragindako kaltea berretsi eta zuritu besterik ez du egin”. Altsasuko gazteak urte luzez etxetik ehunka kilometrotara “bahituta” izango dituzten arren, sententzia honekin euskal gazteria “epaitu, kriminalizatu eta zigortu” dutela gaineratu dute. “Sententzia horrek euskal gazteriaren kontrako kiminalizazioan aro berri bat ireki du. Estatuaren aldetik norabide errepresibo argi bat zehazteaz gain, aurrekariak ere zehazten baititu”. Prozesu guztia “lotsagarria” izan dela esan eta horren guztiaren atzean “erabat autoritarioa, inposatzailea eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat” ezkutzatzen dela diote.
Euskal gazteriaren etorkizuna “jokoan” dagoela diote. “Gaur Altsasuko gazteak dira, baina bihar gutako edozein izan daiteke”
Halaber, hasieratik gertatutakoa gertatu ahal zela jakinekoa zela diote, “espainiar proiektu politikoak bere egitasmoaren muinean inposizioa eta autoritarismoa baitauka”. Hala, 78ko “ustezko” erreforma altxamendu faxistarekin eta frankismoaren basakeriekin hausteko borondate ezak osatu zuela gaineratu dute. “Espainiaren batasuna inposatzeko eta horren aurkako herri altxamendua suntsitzeko etorri zen Guardia Zibila Euskal Herrira”.
Lea-Artibaiko Ernaiko kideak, manifestaziorako deia egiten. Argazkia: Ernai.
Altsasuko gatazka tarteko, euskal gazteriaren etorkizuna “jokoan” dagoela diote. “Gaur Altsasuko gazteak dira, baina bihar gutako edozein izan daiteke. Arazoa politikoa den heinean, konponbideak ere politikoa izan behar du. Indar okupatzaileak Euskal Herritik joan behar dira, indar errepresiboak desegin behar diren bezala”.
Konponbidea Euskal Herriaren eta bertako langile eta herri sektoreen eskutik etorriko dela diote.
Bestalde, zapatuan [ekainak 16] Altsasukoen aldeko manifestazioa egingo da Iruñean. Eta Lea-Artibai eta Mutrikutik manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte:
Lekeitio: Galarrenan izena eman behar da. Autobusak 14:30eaan irtengo du, Mandaskatik.
Aulesti: Ubillan izena eman behar da. Autobusak 14:30ean irtengo du, Torrezelaitik.
Markina-Xemein: Txokoan izena eman behar da. Autobusa 15:00etan aterako da, autobus geltokitik.
Ondarroa: Kulixkan eta Anaitasuna tabernetan izena eman behar da. Autobusa 14:30ean aterako da, Zaldupetik.
Mutriku: Zubixa eta Zubiaram tabernetan izena eman behar da. Autobusak 15:00etan irtengo du goiko biribilgunetik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.