Ikasturteari amaiera emateko Markina-Xemeingo Gimnastika Erritmikoko taldeen erakustaldia egongo da
domekan [ekainak 17],
11:30ean, frontoi nagusian. Txikienetatik kadeteen mailarainoko taldeak aterako dira kantxara prestatu dituzten lanak jendaurrean erakusteko.
Markina-Xemeingo Gimnastika Erritmikoko taldea.
Markina-xemeindarrekin batera, Eibarko
Ipurua taldeko kategoria ezberdinetako gimnastak ere parte hartuko dute, benjamin, alebin, kadete eta federatuek. Horien artean egongo da bai eta
Alaitz Aranbarri ere. Markina-Xemeingo gimnasta Espainiako finalerako sailkatu da eta bertara joan aurreko erakustaldia izango du Markina-Xemeingoa.
Hainbat eratako muntaiak egingo dituzte, taldeka eta banaka, hainbat aparatu erabiliz; pilota, aro, maza eta zintak besteak beste. Horrez gain, dantzekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek.