Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari laguntzeko antolatu duen
Ken Zazpi Ahotsez ikuskizun berezian parte hartuko du Xemein Gazte Ahots Abesbatzak. Lehenengo kontzertua domekan [ekainak 17] edukiko du Markina-Xemeingo taldeak, 20:00etan, Bilboko Campos antzokian.
Ikuskizuna Bizkaiko abesbatzek euskal pop musikako Ken Zazpi taldeari egiten dioten omenaldia da, eta adin ezberdinetako 400 korista ariko dira kantuan. Guztira, Bizkaiko 13 herrietako koristek parte hartuko dute egitasmoan Piccolo String orkestragaz, Celia BaƱos pianistagaz eta Biarte Dantza Eskolako dantzariekin batera.
Xemein Gazte Ahots Abesbatza kantuan 2017ko Santa Zezilia egunean.
Besteak beste
Ilargia,
Hel nazazu eskutik,
Zapalduen Olerkia,
Zenbat Min,
Phoenicoperus eta
Itsasoa gara kantak moldatu dituzte, eta hamalau abesti taularatzeko asmoa daukatela jakitera eman dute antolatzaileek.
Domekakoaz gain, beste kontzertu batzuk ere eskainiko dituzte, eta jasotako diru guztia
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari emango diote.
Xemein Gazte Ahots Abesbatzak
35 abeslari ditu gaur egun, eta
Itxaso Jaio zuzendari markina-xemeindarraren gidaritzapean aritzen da.