Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamarina gernika-lumotarrak parte hartzen duten
Chichinabo Cabaret antzerki musikala Bilboko Euskalduna Jauregian ikusi ahalko da
abuztuaren 30etik irailaren 6ra bitartean.
Cabaret Chihuahua antzerki musikalaren arrakasta eta gero, Pabellon 6 antzerki laborategian sortutako ikuskizuna da
Chichinabo Cabaret. Ikuskizunak utopiaren faltsutzea, ordezko errealitateak dakarren asetasun eza eta bete gabeko promesen sentimendu mikatza taularatzen ditu. «Ironia samurra oinarri hartuta, antzezlanak gaur egungo gazteek lan munduan sartzeko edukitzen dituzten arazoak islatzen ditu».
Sarrerak. Sarrerak
Internet bidez, Euskalduna Jauregian (astelehenetik zapatura) edo Kutxabanken kutxazainetan erosi ahal dira, 20 eurotan. Momentuz egun guztietarako sarrerak daude salgai, baina ikuskizun hau ere arrakastatsua izan da Pabellon 6 arte eszenikoen gunean; emanaldi askotan sarrera guztiak agortu izan dira.
Ezkerretik eskumara, Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria eta Mitxel Santamarina. Argazkia: Chichinabo Cabaret
Argazkia: Chichinabo Cabaret