‘Chichinabo Cabaret’ Euskalduna Jauregira ailegatuko da abuztuan

Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamarina gernika-lumotarrak parte hartzen duten Chichinabo Cabaret antzerki musikala Bilboko Euskalduna Jauregian ikusi ahalko da abuztuaren 30etik irailaren 6ra bitartean. Cabaret Chihuahua antzerki musikalaren arrakasta eta gero, Pabellon 6 antzerki laborategian sortutako ikuskizuna da Chichinabo Cabaret. Ikuskizunak utopiaren faltsutzea, ordezko errealitateak dakarren asetasun eza eta bete gabeko promesen sentimendu mikatza taularatzen ditu. «Ironia samurra oinarri hartuta, antzezlanak gaur egungo gazteek lan munduan sartzeko edukitzen dituzten arazoak islatzen ditu». Sarrerak. Sarrerak Internet bidez, Euskalduna Jauregian (astelehenetik zapatura) edo Kutxabanken kutxazainetan erosi ahal dira, 20 eurotan. Momentuz egun guztietarako sarrerak daude salgai, baina ikuskizun hau ere arrakastatsua izan da Pabellon 6 arte eszenikoen gunean; emanaldi askotan sarrera guztiak agortu izan dira.
Chichinabo cabaret

Ezkerretik eskumara, Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria eta Mitxel Santamarina. Argazkia: Chichinabo Cabaret

Chichinabo cabaret

Argazkia: Chichinabo Cabaret