Lekeitioko Udalak San Antolinak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du. Aurten ere, nahi duten sortzaile guztiek lehiaketara aurkezteko aukera izango dute, eta partaide bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Sari bakarra egongo da, irabazleak
500 euro jasoko ditu.
Lanen ezaugarriei dagokionez, kartel bakoitzak 50x50eko neurriak izan behar ditu, eta
San Antolinak 2018, Lekitto testua agertu behar du derrigorrez. Era berean, Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat erakutsi beharko du.

Edozein teknika onartuko dute, baina epaimahaiak herriko jaiekin zerikusik ez daukaten kartelak baztertuko dituela zehaztu dute.
Kultur etxean. Lanak euskarri gogorrean zein digitalean aurkeztu ahalko dira, horretarako Eusebio Erkiaga kultur etxera eraman behar dira astelehenetik barikura 09:30etik 13:30era arteko ordutegian. Proposamenak entregatzeko epe muga
abuztuaren 1eko 13:00ak izango da.
Aurkeztutako lanen lehen aukeraketa Udaleko Berdintasun sailean egingo dute, eta Lekeitioko Udal Jai Batzordeak geratzen diren lanetatik hautatuko du kartel irabazlea.
Abuztuaren 7an jakitera emango dute nor izan den irabazlea.