Joan den asteko eguenean Markina-Xemeinen ikuskizun borobila eskaini eta gero,
eguenean [ekainak 21] ikasturte amaierako
azken entzunaldia eskainiko du Tarine udal musika eskolak Berriatuan. Saioa
19:00etan hasiko da,
bideo gelan. Aurreratu dutenez, formatu txikiko emanaldia izango da.
Saioan
instrumentu moderno, klasiko eta autoktonoak ikusteko aukera egongo dela aurreratu dute. «Hirukote batek pianoa sei eskutara joko du, eta gainerako ikasle guztiak bakarka ariko dira». Emanaldia ordu erdi ingurukoa izango dela aurreratu dute.
Errepertorioa ere zabala izango dela esan dute. Hala, abesti herrikoi, klasiko eta modernoak eskainiko dituzte.
Musika saioa eskaintzeaz gain, Tarinekoek 2.6 mailako diplomak ere banatuko dituzte.
Tarinekoek Markina-Xemeinen eskainitako emanaldia. Argazkia: Tarine
Eguenekoa
Tarineko ikasleak oholtza gainean ikusteko azken saioa izango bada ere, musika eskolako kideek udan ospatuko diren bateko eta besteko jaietan ere parte hartuko dute. Datorren ikasturtera arte, baina, ez dute emanaldi propiorik eskainiko.
Bestalde, joan den astean
Markina-Xemeinen eskainitako emanaldia «primeran» atera zela esan dute. Uhagon kulturguneko terraza bete-bete egin zen, eta Tarineko 100 musikari inguruk parte hartu zuten emanaldian. Saioa formatu handikoa izan zen, eta ikasleak eta irakasleak gustura geratu zirela esan dute. «Egindakoagaz gu pozik geratu ginen. Horrez gain, eguraldi ona egin zuen, eta emanaldia kanpoan egiteak ere asko lagundu zuen».