Ekainaren 3an Lekeition ospatutako Euskal Eskola Publikoaren 27. Jaiak «egun handien itxura» erakutsi zuela eta, Lekeitioko herriaren borondatezko laguntza eskertu nahi izan du Zapran gagoz lantaldeak.
«Bidelagun izan zaituztegun ehunka herritar, elkarte, erakunde, tokiko komunikabide, merkatari eta enpresen urte guztiko auzolana herri lana bihurtu duzue. Guzti-guztiei, eskerrak bihotzez zuen laguntza eta babesagatik».
Euskal Herriko bazter guztietatik Lekeitiora etorritako
40.000 lagunek herria bor-borka jarri zutela esan dute. Horrez gain, herrira hurreratu ziren guztien «errespetu eta gizalegezko jokabidea» nabarmendu dute. «Bereziki, gure poza adierazi nahiko genuke ohikoak bihurtzen ari diren
jarrera eta eraso sexistarik egon ez delako».
Udaltzaingoari eta boluntarioei esker, aparkaleku eta zirkulazio antolaketaren kudeaketa ere «ezin hobeagoa» izan zela gaineratu dute.
Halaber, jaiak inguruetako
hotel eta osatuetan eragin «oso positiboa» eduki zuela ere azpimarratu dute. «Zapran gagoz edalontzi ekologikoaren ekimena ere ezin dugu aipatu barik utzi. Ekimena oso arrakastatsua izan zen». Izan ere, jaia amaitu eta gero, guneak nahikoa garbi zeudela azaldu dute.
Oro har, erakutsitako konpromiso, elkartasun eta indarrak
harro egoteko arrazoiak eman dizkietela diote. «Euskal gizartearekin batera, pauso garrantzitsua eman dugu Euskal Hezkuntza Sistemaren ardatz izatea nahi dugun Euskal Eskola Publikoaren alde. Pauso bat aurrera, aurrerapauso handia izan daitekeelako, gora egungo Euskal Eskola Publikoa!».
HONEKIN LOTUTA: Zapran gagoz jaia, IRUDIETAN