Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

San Pedro Txiki eguna ospatuko dute berriatuarrek, bihar

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2018/06/27
San Pedro bezperagaz dator aurten umetxoen eguna. Ondo pasatzeko hamaika joko izango dituzte aukeran. Hain zuzen, 11:00etatik 13:00etara egurrezko jokoetan ariko dira. Ondoren, ohitura legez, elkarregaz bazkalduko dute plazako aterpean (14:00). Arratsaldean ere jolasean segituko dute. 16:00etatik aurrera, puzgarrietan eta ohe elastikoetan nekatu arte dibertitzeko astia izango dute. Halaber, beroari aurre egiteko ere plan aproposa edukiko dute apar artean bustita. Gero, jaietako euren egun handia borobiltzeko txokolatadan elkartuko dira. Iluntzean, berriz, ume, gazte zein nagusientzako musika emanaldia izango da herriko plazan. D`Capricho bikote kubatarraren eskutik, gorputzak astinduko dituzte. Danieuris y Daniellis Moya Avila ahizpek euren herrialdeko doinuak reggae, rock edota doinu melodikoagoekin uztartzen dituzte. Ezagunak dira Euskal Herrian, eta esaterako, 2015ean kaleratu zuten Andrazkubak kantu bildumak oihartzun handia izan zuen. Miren Agur Meabe lekeitiarraren, Leire Bilbao ondarrutarraren eta Arrate Mardaras abadiñarraren letrekin osatutako kantekin osatu zuten diskoa. 20:00ak aldera hasiko da kontzertua. Lekeitioko San Pedro bezpera. Bestalde, lekeitiarrak bihar arratsaldean hasiko dituzte San Pedro jaien ospakizunak. 18:00etan hitzordu bikoitza dute. Alde batetik, jubilatuen elkarteak alaituta, jai giroa izango dute herriko zaharren egoitza. Musika eta jan-edana ez dute faltako. Beste alde batetik, Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale ibiliko dira, buruhandiek eta Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak lagunduta. 18:30ean, berriz, Javier Escuderok hitzaldi interesgarria emango du Azkue aretoan, Arrain kabanak. Lekeitiokoen historia eta oroitzapenak izenburupean. Iluntzean Lekitto musika bandaren doinuekin girotuko dute herrigunea. SAN PEDRO BEZPERAKO EGITARAUAK BERRIATUA (SAN PEDRO TXIKI EGUNA):
  • 11:00-13:00: Umeentzako egurrezko jokoak
  • 14:00: Umeen herri bazkaria plazako aterpean
  • 16:00: Umeen jolasak: puzgarriak eta ohe elastikoak. Ondoren bits jaia. Eta jaia amaitzeko txokolatada.
  • 20:00: D’Capricho bikote kubatarraren kontzertua, herriko plazan.
LEKEITIO:
  • 18:00: Merienda eta jaia erresidentzian, jubilatuen elkarteak alaituta.
  • 18:00: Buruhandiak, D. Terentzio eta Dñ. Tomasa kalez kale, Lekittoko Itxaropena txistulari elkarteak animatuta.
  • 18:30: Arrain kabanak. Lekeitiokoen historia eta oroitzapenak hitzaldia, Azkue aretoan (gaztelaniaz). Hizlaria: Javier Escudero.
  • 20:30: Lekitto musika bandaren kalejira.
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.