Amallotarrek diote San Joan jaiak ondo joan direla, giro ederrean
Eguraldi onagaz, jendea «polito» ibili dela diote. Oliden eta Iñaki harategia izan dira idi eta zaldi proben irabazleak, hurrenez hurren. Zozketaren irabazlea ere agertu daMarkina-Xemeingo Amallo auzoko bizilagunek diote San Joan jaiak orokorrean on...
Eguraldi onagaz, jendea «polito» ibili dela diote. Oliden eta Iñaki harategia izan dira idi eta zaldi proben irabazleak, hurrenez hurren. Zozketaren irabazlea ere agertu da
Markina-Xemeingo Amallo auzoko bizilagunek diote San Joan jaiak orokorrean ondo joan direla. «Eguraldi onagaz, jendea ibili da auzoan, eta pozik gaude».Zapatuan eta domekan egin zituzten ekintzak, eta orokorrean, jaiak girotsuak izan direla esan dute. Halaber, zaldi-idi probetako irabazleak zeintzuk izan diren ere jakitera eman dute: «Idi proban Oliden izan zen irabazlea, eta zaldi proban, berriz, Iñaki harategia».
Halaber, saldutako txartelen zozketa ere egin zuten, eta 1.718 zenbakidun txartela izan zen irabazlea. «Sariduna agertu zen, eta saria jaso zuen», esan dute antolatzaileek.
Aurtengoa pasatuta eta balorazio positiboa eginda, datorren urtean beste horrenbeste egiteko prest agertu dira Amalloko bizilagunak.