Jokoan da Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Ekainaren 23an ekin zioten bolariek norgehiagokari, eta
bariku gauean [ekainak 29] Barinagako bolatokira ailegatuko da. 21:00etan hasiko dira tiraldiak Markina-Xemeingo auzoan.
Guztira zortzi bolatokitatik igaroko da txapelketa. Mallabiako Goitia eta Markina-Xemeingo Amallo auzoetan hasi zen, eta Santutxu, Iruzubieta, Santa Eufemia eta Zeinken ere egongo dira jaurtialdiak, bai eta Markina-Xemeingo bolatoki berrian ere.
Momentuz Sebastian Aranzabal elgetarra dago sailkapenaren buruan 13 txirlo botata, eta bigarrena eta hirugarrena Jabier Osoro elgoibartarra eta Mateo Goenaga markina-xemeindarra dira. Sari ederrak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
Bolari bat, txapelketan parte hartzen.