Berriatuko San Pedro jaiak, ekintzaz bete
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Bazkalostean ere giroa izan zen nagusi plazan; umeek eta gaztetxoek ondo baino hobeto pasatu zuten puzgarrietan, ohe elastikoetan eta bits festan. Egunarekin amaitzeo txokolate jana eta D’Caprichoren kontzertua egon ziren. Barikuan [ekainak 29] kirola eta antzerkia izango dira protagonista. Alde batetik, Markina-Xemein Esku Pelota taldearen eskutik, txikien, gazteen eta nagusien partiduak egongo dira ikusgai. Eta, iluntzean, ATX Teatroaren Kale gorrian kale antzerkiagaz gozatu ahal izango da. Emanaldia adin guztietako herritarrei zuzenduta dagoela aurreratu dute. «Ikuskizunak etxe barik geratzekotan dagoen aitona-amona bikote baten gorabeherak kontatzen ditu. Protagonistak berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi den eguna irudikatuko dute».[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Lagun arteko triatloiak eta kuadrillen arteko entsalada eta tortilla txapelketak girotuko du zapatua [ekainak 30]. Horretan ere nahikoa herritar biltzen direla aurreratu dute. «Ondarroan Zapato Azule denez, askok berton bazkaldu eta ondoko herrira joateko aprobetxatzen dute», azaldu dute. Dena dela, ekintzak ez dira faltako herrian geratzen direnentzako ere. Adinekoek ere euren eguna edukiko dute, betiko legez, domekan. Egun horretan Anaitasuna herriko jubilatuen elkartekoak izan dira eguneko protagonista nagusiak. Jaietan egun guztiak izango dira bereziak, eta azkena eguna ere ez da gutxiago izango. Hala, zesta-puntak Berriatuan daukan indarraren erakusle izango da egun hori. Egun horretan Mendibarren frontoia izango da plaza nagusia. Beste behin ere, berriatuarrek jaiak antolatzeko eta jaietan ondo pasatzeko duten gaitasuna erakutsi dute.