Denboraldi honetan Euskotren Liga jokatuko duten lau traineruak erabakitzeko bi kanporaketa lehiatu dituzte asteburuan.
Lea Artibai azken postuan sailkatu da Sestaoko Udala Banderan eta Petronor Banderan.
Iazko liga irabazle
San Juan, Orio, Hondarribia eta GU Arraun taldeak ariko dira zein baino zein gehiago. Batelerek euren nagusitasuna erakutsi dute asteburuko bi estropadak irabazita. 11 minutu, 6 segundo eta 4 ehuneneko marka lortu zuten zapatuko erlojupekoan, eta 10 minutu, 42 segundo eta 73 ehunen markatu zuten atzo. Orioko arraunlariek ere asteburu borobila eduki dute; bi estropadetan bigarren sailkatu dira.
Zapatuko erlojupekoa 12 minutu, 50 segundo eta 52 ehunenetan amaitu zuen Lea Artibaik. Atzo, berriz, 12 minutu, 9 segundo eta ehunen bakarreko denboragaz amaitu zuten estropada.
Lea Artibaiko neskak Petronor Banderan, atzo.
Argazkia: EuskoTren Liga.
Eusko Label Liga. Bestalde,
Ondarroa seigarren sailkatu zen atzo, eta hamargarren amaitu zuen zapatuko estropada.
Atzokoa izan zen denboraldi honetako
itsasoko lehen estropada. 19 minutu, 27 segundo eta 80 ehunenetan burutu zuen Hondarribiak XVII. Sestaoko Udala Bandera. 4 segundo eta 94 ehunenera sailkatu zen Zierbena, eta 11 segundo eta 2 ehunenera Urdaibai. Bigarren txandako denborarik onena eginda, oriotarrak sailkatu ziren laugarren; Bermeoko eta Orioko traineruen artean sei ehuneneko aldea egon zen.
Ondarroak 20 minutu, 4 segundo eta 94 ehuneneko denbora egin zuen.
Zapatuan ohorezko txandako lau traineruak sailkatu ziren lehenengo postuetan. Lehia estua eduki zuen talde bermeotarrak Zierbenagaz. 19 minutu, 31 segundo eta 8 ehunen markatu zuen Urdaibaik, eta 2 segundo eta 38 ehunenera sailkatu zen Zierbena. Zirraragarria. Hondarribiak irabazlearengandik 10 segundo eta 90 ehuenera amaitu zuen, eta 13 segundo eta 40 ehunenera sartu zen Santurtzi.
Ondarrutarrak bigarren sailkatu ziren
bigarren txandan; 20 minutu, 2 segundo eta 88 ehunenetan amaitu zuten lehia.
Ondarroa zapatuko estropadan.
Argazkia: Eusko Label Liga.