Lekittarra laugarren sailkatu da Getarian
Astillero izan zen azkarrena IX. Getariako Estropadan, atzo. 20 minutu, 9 segundo eta 51 ehunenetan amaitu zuen.
Hain zuzen, ohorezko txandako lau traineruak sailkatu ziren lehenengo postuetan. Etxeko taldea sailkatu zen atzetik, zazpi segundo eta 5 ehunenera. Deusto sartu zen hirugarren (20:18,22). Lekeitioko taldeak 20 minutu, 29 segundo eta 85 ehunen markatu zituen amaieran.
Sailkapena. Denboraldiko lehenengo hiru estropadak lehiatuta, Astillero da KAE 1 Ligaren sailkapen buru, 33 puntugaz. Puntu bakarrera dauka Getaria. Atzetik 30 puntugaz berdinduta daude Deusto eta Lekittarra.