Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Bolatoki berria daukate Markina-Xemeinen

Eider Mugartegi
Aulesti,Markina-Xemein,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/07/05
Bola jokoan jokatzeko aukera egongo da aurtengo Karmen jaietan Markina-Xemeingo herrigunean. Zaletasuna bultzatu asmoz, eskualdeko bolariak elkartu eta Markina-Xemeingo 3 Txirlo taldea eratu dute, eta bolatoki bat prestatu dute Uhagon kulturgunearen atzeko partean dagoen hormaren ondoan. Markina-Xemein eta eskualdeko herritarren artean zaletasuna badagoela diote. «Horren erakusle dira esate baterako Amallo, Santutxu, Barinaga, Gorozika, Iruzubieta, Zeinka eta Santa Eufemin dauden bolatokiak eta euretan egiten diren norgehiagokak». Baina Gipuzkoan ez bezala, Bizkaian jaietako txapelketez gain ezer finkorik ez dagoela dio MX3T taldeak, eta Gipuzkoan bizirik mantendu den ohitura biziberritu nahi dute Bizkaian ere.
Uhagon osteko bolatoki berria. Argazkia MX3T

Uhagon osteko bolatoki berria. Argazkia MX3T

Bola jokoa suspertzeko, baina, bolatoki baten premia ikusten dute herrigunean bertan. «Gure nagusiak Iruzubietako bolatokira  joan izan dira entrenatzera, eta ondo etorriko litzaken eskaintza bat dela uste dugu. Antzina Markina-Xemeinen bi bolatoki zeuden, bata Etxano inguruan eta bestea liburutegi ostean; hala oroitzen dute nagusiek». Beraz, Markina-Xemeingo Udalera jo zuten eskari horregaz, eta jaietarako bolatokia prestatzeko baimena jasota bolatoki bat eraiki dute auzolanean. «Ahal izan dugun gastu txikiena eraginez eta lana guk eginda eraiki dugu bolatokia. Pista prest, bola biraka jartzea besterik ez da falta».
Bolatokia prestatzen. Argazkia: MX3T

Bolatokia prestatzen. Argazkia: MX3T

Kokapen egokia. Kulturgune ondoa leku aproposa begitandu zaie MX3T taldekoei. «Herritarren eskura dago eta kulturgune baten ondoan, izan ere kirola eta kultura uztartzen ditu jokoak, orain dela 500 urteko idatzietan ageri den kirola da». Azaldu dutenez, gainera, Markina-Xemeinen dago inguruetako bola egile bakarra: Lauzirika baserriko Antonio Ibarluzea. «Hemen bueltan jokatzen diren bola denak bereak dira. Artista bat da, arta egurragaz egiten ditu bolak eskuz landuta». Lauzirikak egindako bola erabiliko dute aurten lehenengoz, Karmen Egunean jokatuko den lehen txapelketan. Txapelketa hori jada martxan dagoen Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren baitan kokatzen da. Mallabiko Goitian eta Markina-Xemeingo Amallo eta Barinaga auzoetan jokatu dira jardunaldiak orain arte, eta hurrengoa Markina-Xemeingoa izango da. Bestalde, aurreratu dutenez, txapelketagaz gain, beste egun batzuetan ere tiraldiak egiteko aukera egongo da:
  • Uztailaren 13an 18:00etan.
  • Uztailaren 14an, 18:30ean.
  • Uztailaren 15ean, 19:00etan.
  • Uztailaren 16an, 16:00etan, txapelketa hasi baino aurretik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.