Aittitta Txiki kultur taldeak 18. Marmitako Txapelketa jarri du martxan. Uztailaren 28an egingo dute aurten marmitako onenaren lehia, baina parte hartu nahi dutenek
uztailaren 15era arte edukiko dute zabalik izena emateko aukera.
Urtero modura, plazan prestatu beharko dute sukaldariek marmitakoa. Eta antolatzaileek azaldu dutenez bakoitzak nahi duen lekuan jan dezake gero, hala ere,
plazan bazkaltzeko aukera ere eskainiko dute antolatzaileek.
Izena ematerako orduan
10 euro ordaindu beharko dira lapiko bakoitzeko. Trukean, 3 kilo hegaluze, 5 kilo patata eta mahai bat jasoko dituzte parte hartzaileek. Plazan bazkaltzera animatzen direnek, bestalde, 4 euro ordaindu beharko dituzte pertsonako. Antolatzaileek, horien ordez, mahaiak, aulkiak, plastikozko platerak, edalontziak eta mahai-tresnak emango dizkiete; bai eta ogia be, hamaiketakoa egiteko. Bazkaria, bestalde, bakoitzak berea ekarri edo antolatu beharko du.
Kontaktua. Txapelketan parte hartu nahi duenak kultur etxean edo Nautikako beheko solairuan dagoen Aittitta Txiki elkartean eman behar du izena; kontaktua eta harremanetan egoteko helbide elektroniko bat zehaztu beharko dira.
Txapelketa 10:00etan hasiko da, eta marmitakoak «
13:00etan puntuan» entregatu beharko direla zehaztu dute antolatzaileek. Horrez gain, erabiltzen diren mahai eta aulkiak jasotako leku berean uzteko eskatu dute.