Txirrindulariak izan dira nagusi gaur [uztailak 7] goizean Ziortza-Bolibarren. Izan ere, aurten handik hasi da Lea-Artibai Klasikoa zikloturista martxa. 09:00etan puntuan atera behar ziren txirrindulariak plazatik. Aurretik azken momentuko izen-emateak eta prestaketak egin dituzte. 140 txirrindularik zeukaten aurretiaz izena emanda, eta momentuan bertan izena eman dutenak gehitu zaizkie gero. Guztira, 200 txirrindulari inguru batu direla esan dute antolatzaileek.
Aurten gonbidatu berezia Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia izan da, eta lehen ordurako handik ibili da.Txurruka, baina, ez da izan aurpegi ezagun bakarra. Pello Bilbao Astanako txirrindulariak ere parte hartu du martxan.
Martxa hasi aurretik, antolatzaileek gogorarazi dute Lea-Artibai Klasikoa ez dela lasterketa bat. “Hau gozatzeko martxa da, beraz, lasai joan eta gozatu!”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.