220 lagun batu dira Amorotoko jaietako Herritarren Eguneko bazkarian
San Martin jaietan murgilduta daute amorotarrak. Gaur [uztailak 7], Herritarren Eguna izan da, eta goizetik giro ona izan da nagusi. Kuadrillen arteko paella lehiaketara 11 paella aurkeztu dituzte, eta epaimahaiaren iritziz, horien guztien artean Dana gastu kuadrillarena izan da onena. Guztira, 220 herritar batu dira plazan egin duten bazkarian. Barikuan [uztailak 6] egindako porraren irabazlea, ostera, Pello Imaz herritarra izan da; 290 euro eskuratu ditu.
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Paellak 14:30erako aurkeztu behar zituzten, baina gorabehera batzuk tarteko, azkenean paella aurkezteko 10 minutu gehiago ematea erabaki dute. Oro har, lagunarteko giroa izan da nagusi egun osoan, eta beste behin ere, herritarrek argi utzi dute San Martin jaiak herritarrek herritarrentzako egindako jaiak direla.