Iragarri moduan, gaur [uztailak 7] 08:00etan abiatu dira igerilariak Mutrikuko Saturraran hondartzatik. Aurretik Gipuzkoa osoko kostaldea zeukaten (34 milia), eta aldamenean milaka herritarren babesa. Izan ere, autismoaren aldeko igeri zeharkaldi solidarioak zerbait badauka horixe da, herritar asko eta askoren babesa. Hala, igerilariek aurrera egin ahala, herritar batzuek autoak hartu eta kostaldeko puntu guztietan jarraitu diete, animatzeko. Marea Urdinak, beraz, itsasoa eta errepideak ere hartu ditu.
Aritz Orbegozo Marea Urdinaren sustatzaileak aurretiaz azaldu modura, sei igerilarik igeri egin behar zuten Saturraran eta Mutriku artean, baina herritar batzuek lehen metroak eurekin batera egin nahi izan dituzte. Taldearekin batera Karraspio ontzia doa une oro, eta eurekin batera beste txalupa laguntzaile bat ere badoa. “Txalupa horrek hurrengo taldeari zeharkaldia noiz datorren jakinaraziko dio, prest egoteko. Herri bakoitzera gerturatzen garenean txirrina joko dugu”.
Saturraranen uretaratu aurretik, domekan [uztailak 8] Hondarribian irakurriko duten mezua erakutsi dute igerilariek.
Olatu urdinak ez du geldialdirik egingo, eta gaur Orioraino joango dira igerian. Domekan [uztailak 8], berriz, Orio eta Hondarribia arteko tartea egingo dute. Marea Urdinakoek festara nahiz zeharkaldia ikustera eta igerilariak animatzera gonbidatu dituzte inguruko herritarrak. Horrez gain, herritarrei gaur Orion eta bihar Hondarribian egingo diren festetan parte hartzeko gonbitea ere egin diete.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.