Lekeitioko Tximista atletismo taldeko Irati Agirregomezkorta Gandiaga markina-xemeindarra Sorian arituko da asteburuan 23 urte azpiko Espainiako txapelketan.
400m leunetako lasterketan parte hartuko du eta Tximistako arduradunek aurreratu dutenez, gaur arratsaldean [uztailak 7] izango ditu semifinalak.
Joan den domeka goizean lortu zuen txapelketara joateko gutxieneko marka, bere aurtengo marka segundu eta erdi baino gehiago hobetuz. “1.00.66 denboratik
59.08 ra jaitsi zuen bere urtekoa eta ia segundu bat bere betiko marka onena 59.83, 2017an lortutakoa”. Gogor lanean aritu eta gero txapelketara sailkatzeko saria eskuratu duela nabarmendu dute Tximistakoek.

Irati Agirregomezkorta, ezkerrean jarrita. Argazkia: Tximista